XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Cneo'k badaramazki bost urte basati auen aurka burrukan eta Cneo'k beren oitura asko ikasi ditu.

Goseteak ia garbitu ditu.

Ara, ara, emakume orren iztar meak.

Eta larrua jasoaz bere esku traketzaz igortzitzen du.

- Etzi udazkeneko il-zarra izango degu ta basati auek illargitan dantzatuko dira; bañan il-zarrak dantza utsa ez dakarki.

Ondoak, perretxikoak ekarriko dizkigu.

Ezagutzen al dituzute ate-arraultzak añako ondo gorrizkak?

Cesar'entzat oietxek, izaki jakirik onenak.

Ondo oiek, euskaldunak bizi oi diran lekuko arru-aldean sortzen dira.

Banekian ama batek bere umientzat edo alabak gurasoentzat, zaintzalleentatik iges eginda, basoan janari billa ibilliko zala.

Cneo ta Cayo an zai eskutatuta, errugabe ori arrapatzeko.

Ez da makala, oreinkumea bezin azkarra, bañan iges-egiterik ez.

Ongi inguratua zegon.

Cayo'ngandik iges egin zuanean neronek arrapatu det.

Eskuak lotu ta otxan etorri zaigu, bañan oldozkor nola iges-egin.

Cneo'n eskuak ikutu dunean, basauntza otsoaren aurrean bezela, ikaratu da, bere ingurura begiratuaz.

Azkatu nai ta ezin.